24h-en kontzeptua

Berrikuntzaren 24h en kontzeptua

MARKA ERREGISTRATUA

 

Bidarteko (Lapurdi) Industria Teknologia Aurreratuen Goi Eskolak (ESTIA) 2007a sortua, «Berrikuntzaren 24 orduak®» 24 orduz egiten den sorkuntza eta berrikuntzaren inguruko topaketa jardunaldia da. Ideia nagusia, sinergia bat sortuz, talde desberdinetako parte hartzaileei ezohizko esperientzia bizitzeko aukera ematea da.

 

Nazioarteko eskola eta unibertsitateetako ikaslez, profesionalez, autonomoz, langilez, aholkulariz eta artistaz osatutako taldeak, egunean bertan sortzen dira eta 24 orduz haiek aukeratutako gaiaren inguruan lan egiteko.

Helburua, taldean kontzeptu, produktu eta zerbitzu berritzaileak garatzea da (software-ak, sorkuntza sortzaileak, komunikazio eta marketing kanpainak, erakunde berriak, etab.) egunean bertan aurkeztutako enpresa, laborategi eta sortzaileek proposatutako gaietatik abiatuz.

 

24 ordu horietan coach talde pluridiziplinarra haien eskura izango dute parte hartzaileek; halaber, fablab-a eta software-ak eskura izanen dituzte, ideiatik prototipora pasatzeko.

 

Talde bakoitzak bere emaitzak 3 minutuko pitch batean aurkeztu beharko dizkio epaimahaiari
Epaimahaiak talde onenak sarituko ditu.

Lorganizatzailea

ESTIA Institute of Technology

Euskal Herrian kokatua, Frantziako hego-mendebaldean, ESTIA Baiona Pays Basque CCIko ingeniari eskola bat da.

20 urtetan, berrikuntza ekosistema bat duen benetako campus bat bihurtu da, non 1.000 ikasle baino gehiago eta 100 irakasle eta ingeniari baino gehiago elkarlanean aritzen diren eta 4.0 industria diseinatzeko konpromisoa hartzen duten.

ESTIA campusak hauek biltzen ditu:

ESTIAk ingeniaritza hirueledunak (frantsesa, ingelesa eta gaztelania) orokortu eta balioaniztunak sortzen ditu, informatika eta telekomunikazio sareak, mekanika, energia eta elektronika eta beste hainbat arlo ere maiseatzeko.

Berrikuntza-prozesuen azterketan aspaldi engaiatua, ESTIAk benetako ikerketa-gai bihurtu du, berrikuntza-metodoen hibridazioa bereziki aztertzen duena.
"Sormena eta Berrikuntza Arduratsua" Katedrak koordinatzen ditu ikerketa-gai horiek, eta berrikuntzako 24 orduak, berriz, pedagogiari aplikatutako aplikazio zehatz bat dira, talentua ezagutarazteko eta enpresek beren berrikuntza-prozesua aberasteko.

 

>> www.estia.fr