Planetari zuzendutako berrikuntzen 24h-ak

Zuzendutako edizioa

TRANSIZIO SOCIO-EKOLOGIKOARI

 

Klima-aldaketak eta ingurumenaren gertatzen diren hainbat alteraziok agerian ematen dituzten erronkek lehenbailehen jardutera deitzen gaituzte.

 

 

Sistema baten mugara iristen ari gara eta berriki gure ahultasun, independentzia eta gehiegikeriekin bortizki aurka egin dugu COVID19-aren ondorioz. Eredu honekin jarraitzen badugu aldaketarik egin gabe, laster krisi desberdinen konbinazio bat pairatuko dugu.

 

Gure eragina eta dependentzia gutxitu nahi baditugu, eta datozen aldaketa sakonei egokitu nahi badugu , gure gizarteak inteligentzia kolektibo eta inpaktudun berrikuntzen beharra izango dute

Klima aldaketa eta ingurumenaren perturbazioarekin datozkigun aldaketak lo dagoen sute bat bezala jokatzen dute, eta nabarmena da ondorioak COVID19a baino larriagoak izango direla : katastrofe naturalen emendatzea, klimari loturiko migrazio geroz eta handiagoak, baliabideen urritzea eta desagertzea, urari loturiko gatazkak, etab. Kezkatzeko arrazoi ugari ditugu eta gai hauen inguruan luzaz nagusi izan den eszeptizismoa gaur egun gutxitu egin da. Perspektiba ilun eta kezkagarri hauek izua eta harridura eragin dezaketen bezala, jasandako COVID19-aren krisialdiak gugan sinistera eta jardutera bultzatzen gaitu

 

Izan ere, gure planetaren mugak gainditzear gauden garai honetan, gure gizarteak baliabide susmaezinak aurkitu dituzte erronka berriei aurre egiteko.

 

Testuinguru honetan, ESTIA ingeniaritza eskolak eta bere kolaboratzaileek, “Planetari zuzendutako Berrikuntzaren 24h-ak®” jardunaldia antolatzen dute. Honen helburua mundua aldatu nahi duten enpresen eta erakundeen kezkak kontrastatzea da, diziplina, lurralde eta kultura desberdinetako ikasle belaunaldi berrien sormenean oinarrituz.

Jardunaldi hauek, pedagogia aktiboaren erabiliz (“learning by doing”) biharko mundua asmatzera gonbidatzen gaitu, inpaktudun berrikuntzaren jabetza eta ekintzaile berritzaileen topaketaren bidez. Nahitaez gaurko logikarekin haustura proposatuz, munduak gaur egun bizi duen egoera zinez larria baita. Ezohiko egoera horren aurrean, gure inteligentzia kolektiboak aterabide apartak jorratu beharko ditu.

Berrikuntzatik

INPAKTUDUN BERRIKUNTZARA

 

Berrikuntzaren 24 orduen® komunitateak (22 000 partehartzaile, 62 jardunaldi, 4 kontinente) berrikuntzaren definizioan eta prozesuetan eragina izanen duen paradigma aldaketa gauzatu nahi du.

 

 

J.A Schumpeter ekonomistan dion bezala, berrikuntza ezin da «merkatu batean kokatzen den eta bere enpresa edo erakundeari lehiazko abantaila ematen dion zerbitzu, produktu edo prozesu berri bezala» gehiago definitu. Berrikuntzaren funtsera itzuliz – existitzen denaren etengabeko hobekuntza – “Planetari zuzendutako berrikuntzaren 24h-ak®”planetari, biztanleriari eta datozen belaunaldiei balio positibo bat emango dion berrikuntzaren ikuspegi berri bat esploratzea dauka helburu.

 

Oraingo asmoa, «inpaktu neutro edo positibodun» ezohiko berrikuntzak jalgiaraziko dituzten ideia zeharo berritzaile eta hausturakoak sustatzea, laguntzea eta hedatzea izango da. Hau da, ingurunearen eta gizartean eragina duten inpaktua ahultzea.

 

Hemendik aurrera «Inpaktu berrikuntza», «erabilera iraunkorra sustatuko dituzten eta bidezkoak diren merkatuekin bat egingo dituzten zerbitzu, produktu eta prozesu berriak; eta aldi berean, honen ingurune eta gizarte inpaktuak deuseztatu edo positibo bilakatuko dituztenak» bezala definituko ditugu. Horretarako, munduko inteligentzia sortzaile guztiak, bereziki paradigma berriak eskaintzeko xedea dutenak, mobilizatu eta bateratu behar ditugu. Belaunaldi gazteak gure gogoeta eta arranguren muinean izanen ditugu “Planetari zuzendutako berrikuntzaren 24h-ak®” jardunaldi honetan, argi bait daukagu gaurko ereduak berriz asmatzeko eginkizunean lagundu behar ditugula.

 

Etorkizunean, gaurko eta biharko belaunaldiak inteligentzia kolektiboan adituak bilakatu beharko dira. Hau da, definitu gabeko arlo ezezagunetan lan egiten ikastea, seinale ahulak antzematea, berezitasunetan interesa izatea, haien ezagutza eremutik kanpo lan egitea, etab. Eta berrikuntza denentzat eskuragarri diren soluzioak sortzeko artea balitz?