Martxoaren 14a : Addispace Eguna

Konferentzien zikloa : Fabrikazio Aditibo edo Gehigarri Metalikoaren erronkak eta aukerak

Martxoaren 15-16a: Berrikuntzaren 24 orduak

Martxoaren 15 ostirala

9:00 Hasiera
10:00 Irekitze zeremonia
11:30 Talde antolaketa
12:30 Bazkaria
19:00 Afaria: Pizza Kamioia

Martxoaren 16 larunbata

7:00 Gosaria
10:00 Aurkezpenak entregatzeko azken aukera/ordua
10:30 Epai mahaiaren aurrean proiektuaren aurkezpena 3 minututan (1.zatia)
12:30 Bazkaria
13:30 Epai mahaiaren aurrean proiektuaren aurkezpena 3 minututan (2.zatia)
16:00 - 17:00 Ekitaldiaren amaiera eta sari banaketa
 
 

Aisialdiko animazio programa

PEPSS plataformaren eskutik errealitate birtuala talde desberdinek 3D modeloak zuzenean aurkeztu ahal izateko / ESTIAk proposatutako FabLab-a/Prototipatzeko makina eta robotak Compositadour eta Addimadour-en eskutik / NAO robot humanoidea / Outercraft-en eskutik diseinu tailerra/ “pole dance” Pôle Art Studio-ren eskutik/ 24 minutuko diskoteka eta DJ-a / Estia Zik-en kontzertua / dantza klase kolektiboak / Alive Sports-ek proposatutako puzgarriak / Red Bull kornerra / Peter Oz eta Manon magicienne / barnealdean surf-a eta bodyboard-a egiteko “indoor” surf-a Mobile Parc-en eskutik/ Arkade postua Estia System-en eskutik.

2019ko babeslea

Arantxa Tapia Otaegi
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako Sailburua

Nire eginkizuna industria, berrikuntza, nekazaritza, arrantza eta Euskadiko ekonomia emankorrean zuzenean eragina duten esparruak biltzen dituen Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako saileko buru izatea da.

Garapena ahalbidetzeko, aberastasuna eta enplegua sortzeko sinergiak sortzen dituen eta orientazio komuna duen barne lankidetza aprobetxatzen dituen ekoizpen sektore guztiak antolatzeko erronkari erantzun diogu, gobernuko baliabideak optimizatuz, kargu altuak %20 murriztean gertatzen den bezala.

Gure ahalmenei egokituta eta euskal gizartearen beharrei eta nahiei moldatutako Lehiakortasun Modelo Berriaren alde apustu eginez, krisi ekonomikoa gainditzen lagundu nahi dugu.

 

Gaia : « Fabrikazio aurreratua »

 “TransferINN” eta “Competitiv’eko” mugaz bestaldeko proiektu europarren babesean antolatua da aurtengo Berrikuntzaren 24 orduak edizioa. Fabrikazio Aurreratua da aurtengo saioaren gai nagusia (fabrikazioari eta prozesu aurreratuei buruz) eta FICOBA erakustazokan antolatuko da 2019ko martxoaren 15 eta 16an (Irun, Frantzia eta Espainia arteko mugan).

Azkeneko 12 edizioetan ikasleek erakutxitako sormena dela eta, mugaz bestaldeko edizio honen helburua erakunde ezberdinen arteko harremanak uztartzea da:

  • “Fabrikazio aurreratuaren” alorreko mugaz bestaldeko aktore konpetenteen artean (unibertsitate, teknologia gune, aditu, eta/edo teknologia enpresekin).
  • "Etorkizuneko industrian" interesatutako enpresekin (jada 4.0 industrian murgiltzen hasi diren enpresekin nahiz prozesu "aurreratu" hauetako bat txertatzea desiratzen duten enpresa "tradizional”ekin).
  • Mugaz bestaldeko entitate ugarien artean: Akitania Berria, Euskadi, Nafarroaren,…

2017ko abenduan Biarrizko Irati Aretoan izandako experientzia dela eta, honako edizioak antzeko ezaugarriak izango ditu:

  • 400 ikasle/partaide (helburua %50 espainiarrak eta %50 frantsesak)
  • Erakunde nahiz enpresek aurkeztutako 45-50 proiektu/erronka
  • Areto txiki bat Fabrikazio Aurreratuari buruz
  • Dohako sarrera edozeinentzat.

 

2019ko Bazkideak

Antolatzaileak

 

Laguntzaileak